Skip to main content

'Eguzki' iragarriko du Ziekon ospatuko den Mahatsbiltzearen Festa

 

Burniz landutako eguzkiak, iragarriko du Ziekon ospatuko den  Mahatsbiltzearen Festa

 

Iñaki Fernandez nafarrak bigarrenez irabazi du, urtero deitzen den lehiaketa


 

 

Burniz landutako eguzkiak, iragarriko du Ziekon ospatuko den  Mahatsbiltzearen Festa

 

Iñaki Fernandez nafarrak bigarrenez irabazi du, urtero deitzen den lehiaketa

 

Duela lau urte Oionen ospatu zen Festa, bere kartelak iragarri zuen. Ziekon ospatuko den hogeita hamabigarrenerako imprimatuko direnak ere, bere proposamena eramango dute azalean. Iñaki Martinez, pozik agertu zen saria bigarren aldiz eskuratu zuela jakin zuenean.

 

Aurtengo deialdira hamalau lan aurkeztu dira. Profesionalez osatutako epaimahaiak bost aukeratuz gero, horietatik, Mahatsbiltzearen Festa antolatzen duten erakundeetako ordezkariek hiru  hautatu eta azkenik Iñaki Fernandezen “Eguzki” lanari saria ematea erabaki zuten.

 

Burnizko eguzkipean, udazken garaia islatzen duten elementuak eta baita Zieko herriko  adierazgarri  diren San Andres Elizako dorreak osatzen dute lana eratzen duen diseinua.

 

Gaur, Gasteizko Araba aretoan egin den kartelaren aurkezpenean izan dira:

 

Fernando Aranguiz, Caja Vital Kutxako lehendakaria

Borja Monje, Nekazaritza foru diputatua

Eduardo Aginako, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza zuzendaria

Jokin Villanueva, Guardia Arabako Errioxako Kuadrillako lehendakaria

Luis Aldazabal, Ziekoko alkatea

Iñaki Fernandez, kartelaren egilea

 

Araba aretoan bertan, ikus daiteke ekainaren 18ra arte, lehiaketara aurkeztu diren lan guztiekin osatu den erakusketa

 

 jpgkartela.jpg344.37 KB

Pin It
  • Visto: 16272

Direccion

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA