Skip to main content

Toti Martinez de Lezea pregoilaria izango da Mahats-bilketaren Festan

Toti Martinez de Lezea pregoilaria izango da Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Festan

Festa ibiltari hau aurten Samaniegon ospatuko da irailaren 18an.

Toti Martinez de Lezea pregoilaria izango da Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Festan

Festa ibiltari hau aurten Samaniegon ospatuko da irailaren 18an.

Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Festaren 23. edizioan Toti Martinez de Lezea izango da pregoilaria. Egileak bere Larrabetzuko etxean jaso zituen, Cristobal Zuñeda, Samaniegoko alkatea, eta Joseba Fernandez, Kuadrillako presidentea/lehendakaria.

Toti Martinez de Lezeak bere 50. liburua maketatzera bidali berri du. Hain zuzen ere, “Nur” pertsonaiaren inguruko haurrentzako sagako hamabigarrena, bere garaian biloba entretenitzeko sortu zuena. Berak aitortzen zuenez, ez da jaietako pregoietan parte hartzearen oso zalea. Hala ere, gonbidapen honetan “erromatar garaitik lurralde honi loturiko lan eta langileak omentzeko” aukera ikusi du.

Samaniegoko alkatea, bestetik, pozik zegoen Toti Martinez de Lezearen baiezkoarekin. “Emakumea da, euskalduna eta gure kulturan erreferentzia ezaguna. Zer gehiago eska genezake?”. Eskualde mailako jai ibiltari honen hitzordu nagusia irailaren 18an izango da. Hala, Samaniegok Ziekori hartu dio lekukoa eta han Kepa Junkera izan zen pregoilari.

Pin It
  • Visto: 1041

Direccion

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA